XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIGARREN IRUDIA. AnttonAtraka, (
Anton. - (
Atraka. - Bageala.
Anton. - Itxasora gabe?.
Atraka. - Bo! Galerna madarikatu bat atera dik, eta legorrian gelditu gaituk.
Anton. - Bejoindaizutela; urtara ezin danian, sagardotara.
Atraka. - Askoz ere segurugo dek.
Anton. - Ez zekiat bada; urtan ez aiz beñere ito, baña....
Atraka. - Ik zer dakik?.
Anton. - Mutil, ala uste nikan beñepin.
Atraka. - Norbaitek esango zikan da.
Anton. - Bai; nik buruan ala zeukat; ez aizela beñere urtan ito; baña, alakoren batian, sagardotan itoko aiz.
Atraka. - Ederki eman ere! Ez bazekiat bada nik yayo igari!.
Anton. - Legorrian bai, legorrian.
Atraka. - Tira, tira; berriketa gutxi ta bete baso bat.
Anton. - (
- Zenbatgarrena?.
Atraka. - Orain sartu nak, eta zenbatgarrena?.
Anton. - (
- Ez al dek lenokoik?.
Atraka. - Ez gizona; lenokuak... danak edan nizkidan.
Anton. - Ez diat ori esaten.
Galdetzen nikan lenokoik ez dekan zor.
Atraka. - Bai zera; arrantzaliak oso ondradubak gaituk.
Ez degunian